Itxialdia arintzen hasi da. Ozta-ozta, baina zorionez garaiz gaude oraindik maiatzean Aiarako zelai lehor batzuetan ageri den orkideoen loratzearen ikuskizun konfidentzialaz gozatzeko. Eta oraindik aste batzuetan lagunduko gaitu.
Pena merezi ez duten lur kaskar horietan, erkameztietatik gertu, edertasun distirak jabetzen dira itxuraz antzua den zelaiaz. Zorioneko eremu zehatz batzuetan, aldi berean hamar bat espezie aurkitu daitezke. Bioaniztasunaren benetako “gune beroak”. Dastatu, mirestu eta zaindu beharrekoak. Garai arraro hauetan, begirada edertasunaz asetzea sekula baino beharrezkoagoa baita.