Ekimena argazki-lehiaketa batekin hasiko da, irailaren 15etik urriaren 15era. Mendira atera, ikustera eta dokumentatzera bultzatuz, eta argazkian ateratako animalia, landare edo onddoei buruzko istorio bitxi eta zoragarri batzuk partekatuz, gure komunitatea basoen eta bertako biztanleen kontserbazioan parte hartzea espero dugu. Proiektuak aurrera jarraituko du Amurrioko ikastetxeetan zehar erakusketa eta hitzaldi ibiltariak eginez, eta datorren urtearen hasieran Amurrioko Casonan saritutako argazkien erakusketarekin amaituko da.
Ekimenari eta data zehatzei buruzko informazioa nahi baduzu, jo ezazu www.muskerraknatura.eus -ra.
Oinarriak:
- Gaia: Gurebasoetako animalia, landare, onddoespezieak eta horienportaerak.
- Argazkiak aurkezteko epea: irailaren 15etik urriaren 15era
Kategoriak
- Bioaniztasuna baso naturaletan, Heldua. Lehen eta bigarrensaria
- Bioaniztasuna baso naturaletan, Umea, 12 urte arte. Lehen eta bigarrensaria
- Bioaniztasuna zuhaitz-landaketetan, sari bat heldukategorian eta beste bat haur kategorian.
Argazkiak pdf edo jpg formatuanbidalikodira posta elektronikoz muskerraknatura@gmail.com helbidera, izen-deiturak, kategoria eta argazkiarenizenburuaadierazita.
- Epaimahaiak 4 biologo eta diseinatzaile izango ditu.
- Sariak urriaren amaieran jakinaraziko dira, eta basoei erlazionatutako liburuak, tokiko gastronomia-paketeak, katiluak, landa-materiala eta askoz gehiago izango dira!
- Argazki bat pertsonako eta kategoria bakoitzean.
Garrantzitsua: Ez da onartuko animalia, landarea eta onddoak ukitzen, manipulatzen edo gogaitzen duen argazkirik. Beraz, ez dira onartzen, adibidez, animaliak eskuan edo kaiolan duten argazkirik, edo ta animalien portaera aldatu ahal izan duten argazkirik (adibidez, hegaztien habien barruan). Gure basoak errespetatuz hartutako argazkiak saritu nahi ditu lehiaketak.