Errepideak, irisgarritasuna eta mugikortasuna

Duela egun batzuk Saratxotik Urduñara doan errepide zati berria martxan jarri da. Badirudi ez dela inaugurazio ofizialik egon, agintarien presentziarekin, edo gu ez gara enteratu behintzat. Lan hau polemikoa izan da, blog honetan esan dugu dagoeneko. Beste kalte batzuen artean, bailarako nekazal lur hoberenen azalera handia hartu duelako.

Kasualitatea. Herenegun Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiroko Kontseilariak, “Lurra babesteko euskal estrategia” komunikabideen aurrean azaltzen zuen, bere esanetan estrategia aintzindaria, Europako beste herri gutxi batzuen parekoa (Suiza, Eskozia, Gales edo Herbehereak.

Bere bost helburu estrategikoen artean, lur xahutzearen murrizketa dago. Lastima estrategia lehenago iritsi ez izana, suposatzen bait dugu hemendik aurrera Arabako Foru Aldundiaren errepide lanak askoz mugatuagoak izango direla xahutzen duten azaleran.

Inguruko herritar batzuentzat, gainera, irisgarritasuna okerragotu da, orain denbora gehiago behar dutelako jatorritik helmugara iristeko. Lekamañako edo Saratxoko Elizako auzotarrak, Urduñara joan nahi izanez gero, adibidez, tamaina errealeko eskalextric bat zeharkatu behar dute, egunero gasolina alperrik erre dezaten.

Arabako Foru Aldundiaren errepideen mugikortasuna eta irisgarritasuna badu beste arpegirik ere. Arespalditzako Done Bikendi auzoa udaleko gainerontzeko hiri-bilbetik isolatuta dago A-3622 errepideagatik. Auzotarrek urteak daramatzate pasabide ziurra eskatzen beren etxeetatik Arespalditzako herrigunera oinez joateko, 30-40 metrotako tarte batean. Errepidean zebrabidea margotu zitekela bururatu zitzaien, baina Diputazioko Errepide Zerbitzuak, antza denez, ez du baimenik ematen. Bai xelebrekeria! Zebrabide bat foru-errepide batean!

Done Bikendiko auzotarrak bere oinezko irisgarritasuna mugatuta dute, etxetik farmaziara, Udaletxera, tabernara edo kolunpioetara joateko, ez oinez errepidea zeharkatu ezin delako, baizik eta oinez ez dela zeharkatu behar suposatzen delako, horrela kotxearen erabilpena behartuz, seguruagoa suposatzen den mugikortasuna bermatzeko.

Saratxoko errepidea, bailara betirako itxuraldatu duen lan multimillonarioa; Arespalditzako Done Bikandi auzoko zebrabidea. Arabako Foru Aldundiaren Errepide Zerbitzuak  bultzatzen eta kudeatzen duen mugikortasun eta irisgarritasun sostenigarriaren?? Bi aurpegi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide