IRITZIA

Ugarte txikerra

Erabiltzailearen aurpegia Natxo Urkixo Orueta 2022ko uzt. 5a, 06:00

Ekainaren amaieran bota zuten Ugarte txikerra etxea. / Aiaraldea.eus

Azken urteotan maiz ikusi dut prentsan, baita kalean entzun ere "Españica" etxeaz aritzea. Eta guztietan penatuta ibili naiz nolabait, gure herria eta herriko toponimoak ez ezagutzeak zelako ondorio tristeak izaten dituen ikustean.

Honako kasu honetan jakin beharko genuke, Laudion ez dela izan sekula izen hori izan duen etxerik. Aipatu etxeak, San Inaziori eraikiriko baselizaren ondoko etxe horrek oso oker ez banago "Ugarte txikerra" edo izan du izena beti.

Zertan dator ba etxe honen izendapen moderno hori?

Ugarte txikerra etxean orain gutxira arte "Españica" goitizena zuen gizon bat bizi izan da. Goitizena munduko bigarren gerlan Espainiako 36ko golpistak Hitlerri laguntzeko bidalitako dibisioan ibilitakoa zelako jarri omen zioten.

Hortaz, "Españica-ren etxea" omen zena, bertoko kazeta batean, bapatean "Españica etxea" bilakatu zen. Eta hortik orokortu bide da okerra batetik bestera errepikatu delarik.

Desagertua da etxea dagoeneko. Otoi, ez hasi orain sortuko den orubeari "Españica" deitzen. "Espainia txikerra" barik, gure "Ugarte txikerra" baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide