Udalak 20.000 bisitari espero ditu aurtengo Otxomaioetan

Otxomaioak heltzear daude eta horrekin batera hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izango da. Aurten maiatzaren 4an emango zaie hasiera jaiei maiatzaren 13ra arte. Udalak atera duen prentsa ohar baten arabera 20.000 bisitari espero du aurtengo otxomaioetan eta horrekin batera bi aste horietan nabarmenduko diren ekintzak azaldu ditu.

Maiatzaren 4an Txupinazoaren ostean, esku pilota partidak izango dira Urrutikoetxea eta Gonzalezen artean, buruz buruko txapelketari dagokion norgehiagoka alegia.

Otxomaioak heltzear daude eta horrekin batera hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izango da. Aurten maiatzaren 4an hemango zaie hasiera jaiei maiatzaren 13ra arte. Udalak atera duen prentsa oharran 20.000 bisitari espero du aurtengo otxomaioetan eta horrekin batera bi aste horietan nabarmenduko diren ekintzak azaldu ditu.

Maiatzaren 4an Txupinazoaren ostean, esku pilota partidak izango dira Urritikoetxea eta Gonzalezen arteko buruz buruko txapelketaren norgehiagoka.

Nabarmentzekoa da maiatzaren 5ean antolatuko den Euskadiko Txarolen IX. Txapelketa eta goizean zehar egongo den erakustazoka.

Gauean, Herri. Eskolako jolastokian , Gazte Asanbladak gazteeentzat antolatutako kontzertu autokudeatuak egongo dira. Kontzertuen artean, Mossin Agant, Siroka, Trikizioa eta Zopilotes Chirriaus izango dira. 

Maiatzaren 8an, Urduñako Antiguako Andra Mariaren Jaia ospatuko da. Egun honetan zehar nabarmentzekoa da, umeentzako egongo den zirko-tailerra, erraldoi eta buruhandien kalejira eta Deabru Beltzak taldearen ikuskizuna. 

Umeen Eguna, maiatzak 9. Egun hau herriko umeentzako eguna da eta horregatik umeak ondo pasatzeko hainabat ekintza nagusiak egongo dira: Txiki Txupia, puzgarrien parkea, bazkaria, besteak beste.

 Maiatzaren 10ean Beteranoen eguna izango da eta bazkari batekin ospatu egingo da. Hurrengo egunean, maiatzaren 11an, nabarmentzekoa da , Gazte Asanbladak antolatuko duen Kuadrillen arteko afaria. 

Maiatzaren 12an, izango da O'Funk'illo taldearen eskutik ekintza nagusia Gernika Plazan egongo den Herri bazkariarekin batera. 

Azkenik eta jaiei amaiera emateko, maiatzaren 13an, pil-pil bakailaoaren lehiaketa eta patata tortillen lehiaketa izango dira nabarmentzeko ekintzak. Gauen Bihotzaren eta zapien errekuntza izango da 2013ko otxomaioei ongo etorria emateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide