Euskararen asteko programazioaren barne, hainbat ekintzak izan ditugu, horietariko bat Euskal ezkontza izan da.
Arratsaldeko 13:00etan eta ohiko euskal jantziak soinean, gure ezkongaiek lagunen artean Foru plaza zeharkatu zuten. Han, ezkongaiek, autoritateek eta senitartekoek hiri osoa zuten zain. Ostean Foru Plazan ezkondu egin ziren.
Egun horretan antzinako garaietara bueltatu eta arbasoen bizimodua hurbilago sentitzeko aukera izan zen hara gerturatutakoentzat.
Eguna: 2012/04/21
Argazkiak: Javier Ruiz Lili
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.