Behargintzak antolatutako hainbat ikastaro izango dira otsailan eta martxoan. Izena ematea Urduñako Behargintza bulegoan egin beharko da, argibide gehiago izateko; Gran Via 10, 1. solairua jotzea edota 945384050 telefonora deitzea dago.
Mendekotasunak dauzkaten pertsonak zaintzearen ikastaroa izango da, 60 orduko iraupena izango du eta goizez izango da otsailaren 7tik 27ra.
Elikagaien manipulatzaile agiria eskura ahal izateko 5 orduko ikastaroa ere izango da .Arratsaldez izango da eta parte hartzaileek 35€ ordaindu beharko dute, ikastaroa amaitutakoan elikagaien arrisku handiko maneiatzerako txartela eskuratuko dute.
Baratze ekologikoen inguruko ikastaroa ere izango da . Ikastaro honek ENHE Bizkaia sindikatuak antolatuko du. Ikastaroak bi parte izango ditu, teorikoa eta praktikaoa.Ikastaroak zortzi jardunaldietan garatuko da, udaberrian eta udan zehar hamabost egunez behin. Praktikak ingruko baratzetan egingo dira.