Gabonak heltzear daude eta urtero legez Mugalde Kultur Elkarteak Gabonetako Azoka antolatzen du Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bertan elkarte askotariko materiala eskuragarri egongo da, hala nola, haurrentzako jolasak, liburuak, diskoak, egurrezko artisautza, bertako produktu gastronomikoak besteak beste.
Mugalde Kultur Elkarteak urteak daramatza azoka hau ospatzen euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz, beraz, aukera ona izan daiteke Gabonetan euskaraz oparitzeko.
Azokak larunbatean irekiko ditu ateak eta abenduaren 30era arte irekita egongo da. Astean zehar 17:30etatik 20:30ak arte zabalik egongo da eta asteburuetan goizez 12:00etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:30etatik 20:30ak arte zabalik egongo da.
Bestalde, azokaren programazioaren barne agenda kultura egingo da. Aste honetan euskal kulturaz gozatzeko aukera paregabea izango da honako ekintza hauekin:
Abenduaren 27an “Prohibido recordar” bideo emanaldia proiektatu egingo da. Abenduaren 29an arratsaldeko “Hutsa eta doblea” diskoaren aurkezpena izango da. Ondoren Alondegian kontzertua eskainiko dute. Eta asteari amaiera emateko 30ean “Historia del abertzalismo virtual” liburuaren aurkezpena izango da Periko Solabarriaren eskutik.
Ekitaldi guzti hauek arratsaldeko 19:00etan izango dira , beraz oraindik ere erosketaren bat egiteko aukera izango da.