Udalak egoera ekonomikoa jendaurrean aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria 2011ko urr. 27a, 15:03

150 bat bizilagunek hartu zuten parte Urduñako Kultur Etxean udalaren egoera ekonomikoaren berri ematea helburu zuen batzar herritarrean, arratsaldeko zazpiretan eman zitzaion hasiera eta bi ordu inguru iraun zituen, herritarrek euren kezkak eta galderak luzatzeko tartea ere izan zen.

Karlos Arranz, hiriko alkatea eta Asun Vadillo, ogasun zinegotziak Urduñako udalak eta bere menpe diren enpresa publikoen egoera aztergai izan zuten.

150 bat bizilagunek haru zuten parte Urduñako Kultur Etxean udalaren egoera ekonomikoaren berri ematea helburu zuen batzar herritarrean, arratsaldeko zazpiretan eman zitzaion hasiera eta bi ordu inguru iraun zituen, herritarrek euren kezkak eta galderak luzatzeko tartea ere izan zen.

Karlos Arranz, hiriko alkatea eta Asun Vadillo, ogasun zinegotziak Urduñako udalak eta bere menpe diren enpresa publikoen egoera aztergai izan zuten.

Gauzak horrela, Urduñako udala izan zuten mintzagai lehenik,  erakunde honek duen zorra eta aurtengo aurrekontuetan izango duen defizitaz mintzatu ziren. Zorrari dagokionez, udalak 2 kreditu ditu, biak hogei urterako: bata 1.890.126€koa, 2004 urteko abendutik eta beste bat 2.000.000€koa, 2005ko abendutik, biek bi urteko gabealdia izan zuten. Zor hauek udalari urtean 361.000 euroko gastua suposatzen diote (280.000€ amortizazioa eta 81.000 interesei dagokionez). Urte amaierarako, 2.875.890 zorra ordaintzeke geratuko dela aurreikusten dute.

Defizitari dagokionez, 175.416 euroko defizitarekin amaitzea estimatzen dute; aurtengo aurrekontua aurreikusitako diru sarrerak bete ez direlako; dena den azken hilabeteetan hartutako neurriak eta diru iturrien hobekuntzak egoera zerbait arindu dute, ekainean urte bukaerarako 416.000 euroko defizita estimatzen baitzen.

Urduñederra, promozio ekonomikorako sozietate publikoak, bi kreditu nagusi ditu biak ala biak 30 urtetarako, bata 2.200.000€koa Aduanako berritze lanetarako egina 2005. urtean; beste kreditua 2007an eskatu zen 650.000€ko kopuruagatik; honetaz gain, 2008. urtean 653.000 euroko kreditu-linea bat eskatu zuen sozietateak, aurtengo lehen hilabetetan ordaintzeari bukatu zaio, baina horretarako 220.000€ko beste kreditu-linea bat eskatu behar izan zuten 2012 ordaindu behar izango dena.

Aurrekontuari dagokienez, aurten 145.000 euroko defizita estimatzen zaio.

Arkupea, udal zaharren egoitza eta eguneko zentroaren kudeaketaz arduratzen den sozietate publikoak, bere aldetik, krediturik ordaindu behar ez badu ere, isurtasun arazo larriak izaten ari da; sozietatearen egoera ekonomikoa hobetzeko hainbat neurri hartu badira ere, urte amaierarako 280.000€ko defizita izatea espero da.

Urduñak, egoera ekonomiko oso larria bizi du 600.000 eurotik gorako defizitak eta urte amaieran 5.631.231 euroko maileguak kitatu beharrak aurrekontuak erabat baldintzatuko ditu datorren urterako. Kontutan izan behar da 730.000€ kredituak ordaintzeko behar izango direla 2012 urtean zehar, Urduñederra elkartearen kreditu linearekin batera milioi bat euro suposatuko dutela.

Egoera kezkagarria bada ere, udal arduradunak ziur dira egoera hobetu egingo dela, eta horretarako neurriak hartuko dituztela iragarri dute: Ez ohiko gastuei udalaren ordainak murriztu, kanpo erakundeekin hitzartutako gastua negoziatu, 3 elkarteentzako kontratu orokorrak aztertu, langileekin negoziatu soldata politikaz, ondare inbentarioa egin eta berritu, kanpo kontratazioaren berrikuspenean aurrera egin eta abar luze bat iragarri zituzten. Erronka honi aurre egiteko parte hartzea garatuko dutela azpimarratu zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide