50.000 pertsona inguru Urduñako kontzentrazio esparruan egon ziren preso guda zibilean, 1937 eta 1939 urteen artean. Bertako espetxeratuek bizi baldintza latzak eta egoera deitoragarriak pairatu izan zituzten.
"Prisioneros en el campo de concentración de Orduña" izan da Joseba Egigurenen lehenengo ikerketa liburua. 75 urte isilean egon den memoria berreskuratu nahi izan du egileak. Bizirik dirauten preso ohiak elkarrizketatu eta artxiboak astindu behar izan ditu ezkutuko historia azaleratzeko.
Ostegun honetan arratsaldeko 19:00etan liburuaren aurkezpena egingo da egilearen eskutik Urduñako Kultur Etxean. Aukera paregabea izango da gure herriko historiako pasarte ilunei argi pizka bat emateko.
Musika: Adragante (CC-BY-SA)