Azken hilabeteotan urduñarrek etxeetara heltzen den urarekin arazoak izan dituzte, uraren zapore txarra dela-eta. Udalak kexa ugari jaso ditu eta arazoa konpontzeko hainbat neurri hartu ditu, udal- zerbitzu teknikoak Bizkaiko Foru Aldundiko uraren departamentuarekin, Ur Partzuergoarekin eta Accionarekin harremanetan jarri ostean.
Lehenengo neurria uraren kalitatea baloratzeko etengabeko analisiak egitea izango da. Bigarrena Gartxetako urmaela hustea izango da, hondarren garbiketa lanak gauzatuz. Azkenik, algen arazoa konponduko da; horretarako gailu batzuk ipiniko dituzte.
Dena den urduñarren etxebizitzetara heltzen den ura erabat edangarria dela azpimarratu du udalak.