Ekainaren azkenengo asteburuan Nazioarteko Aire Jaialdia ospatu egingo da Urduñan UNAF elkartearen eta udalaren eskutik.
Egun hauetan zerua parapentez, delta hegalez, jauskariz eta beste hainbat tramankuluz bete egingo da ikusleen gozamenerako.
Jaialdiaren hasiera larunbatean izango da goiz partean. 11:00etan eta erremontearen ostean bi pertsonentzako hegaldiak antolatu dira. Ostean, 15:00etan bazkaria izango da lurreratze eremuan. Egun osoan zehar, musika, materiala erosteko guneak, taberna eta serigrafia egiteko aukera egongo da.
Egunari amaiera emateko afaria izango da udal frontoian.
Igandean berriro ere bi pertsonentzako hegaldiak egongo dira goiz partean eta bazkari batekin amaitu egingo da jaialdia.
Honetaz aparte, asteburuan zehar opari asko banatu egingo dira parte hartzaileen eta ikusleen artean: liburuak, hegan egiteko arropa, dvd-ak eta abar luze bat.