Ohiko denez, San Joan aurreko lehen igandean Azoka ospatzen da Urduñan. Bizkaiko salerosketa azokarik zaharrena dena duela bost urte berreskuratu zen, hogei urte baino gehiago etenda izan eta gero.
Zaldi eta asto-aziendak osatzen dute azoka behiak ere badaude ere. Abeltzaintzako feriaz gain, tratu eta salerosketarako tartea ere izango da ( informazio gehiago 686 67 99 96 / 670 35 45 58 telefonoetan), Euskadiko zaldi aziendaren erakusketa, sutako ferraketa erakustaldia, artisautza-feria eta nekazaritzako elikagaien feria etan ekazaritzako makina-erakusketa ere izango dira.
Bedarbide Urduñako nekazarien elkartearen eskutik, Gorobeleko arkume dastaketa egongo da 12:00etatik aurrera. Ondoren 13:00etan, Urduña Hiriko I. antxume-proba lehiatuko da Foru plazan, animazioa eta bidezko merkataritza ere presente izango dira.
15:00etan Herri Bazkaria egingo da Josefinoen frontoian 16 euroren truke, erreserbak honako telefonoetan egin daitezke: 656 72 37 47 / 689 41 00 69. Tiketak hartzeko epea ekainaren 19an bukatzen da 13:00etan, mahaikide-kopuru mugatua dago.