Oporretan ere euskaraz gozatzeko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria 2011ko eka. 16a, 00:14

Oporrak heltzear daude eta horrekin batera gazteentzako zein haurrentzako udako ekimenak. Euskara sustatzeko garaia heldu da gazteriaren artean eta horregatik Urduñan “Uda Ludoteka”, “Uda Euskaraz” eta “Badator Gazteok Udan” proiektuak antolatu dira datorren uztailerako.

“Uda Ludoteka”  haur hezkuntzako umeei zuzendutako dago “Udan Euskaraz “, berriz, lehen hezkuntzako ikasleei. Bi proiektu hauek uztailaren 1tik 22ra garatuko dira astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara.

 Ekimen hauetan parte hartzeko  Udal Bulegoetan eman beharko da izena eta azken eguna ekainaren 17a izango da. Izena ematerakoan 40 euro ordaindu beharko dira. Bi ume edo gehiago izatekotan 20 euro izango da ordaindu beharko den prezioa.

Bestalde, “Badator  Gazteok Udan” ekimena dago. Hau 12-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hauek aukera izango dute ideiak, proposamenak , ekintzak eta abar antolatzeko. Ideiak ekainaren 18a baino lehen helarazi behar dira Gazteria Zerbitzura. Iaz izandako ekintzen artean multiabentura, hondartzarako irteerak, karting, paintball eta kayak izan ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide