Poliposeídas Antzerkiaren eskutik “el abecedario del camino” antzezlana aurkeztuko dute bihar Laura Gallego eta César Rosado aktoreek Herri Ikastetxean arratsaldeko 19:30etan. Sarrera doan izango da.
Antzerki talde honek ironia, humorea, musika eta hainbat ikus entzunezko baliabideak erabiltzen ditu hitza, antzerkia eta musikaren interakzioaren euskarri gisa.
“El abecedario del camino” antzezlana da bihar aurkeztuko dutena eta elikagaien subiranotasunaren garrantziari buruz eta elikagaien hainbat alderdi politikoei buruz datza.
Hala ere, badituzte beste muntaketa batzuk hezkuntzarekin harremana dutenak, hala nola, “Bella de la Noche” antzezlana. Honek pertsonen trafikoa, prostituzioa eta emakumeen esplotazioa ditu gai nagusi gisa.
Antzerkiaren antolatzaileen artean EHNE Bizkaia sindikatua, Ekologistak martxan, Ekoizpen Urduña eta Urduñako agenda 21 dira.