Otxomaio jaiei hasiera emateko programazioaren barne dagoen XII.Abere eta Nekazaritza Azoka eta Euskadiko 8.Ganadu Txarolesaren Txapelketa izango dira asteburu honetan . Urtero legez behi, ardi, ahuntz eta ibilerako zaldien erakusketaz gozatzeko aukera izango da egun osoan zehar San Inazio kaletik Zezen Plazaraino.
Goizetik hainbat ekitaldi izango dira bertoko musikaz alaitua, hala nola, nekazal lanabesen erakusketa, baserriko produktuen salmenta eta erosketa besteak beste. Arratsaldeko 13:00etan Santa Zezilia Bandaren eskutik kontzertua izango da.
Arratsalde partean 19:00etan Foru Plazan Herri Kirolak izango ditugu: Harri-jasotzaileak, Izeta I eta, Izeta II kirolarien eskutik, Aizkolariak, Eneko Saralegi Leitzarra, Mikel Ussia eta Gaizka Lopez Laudioarren eskutik eta Txorierriko Harri zulatzaileek erakustaldia egingo dute.