Apirilaren 13tik 17ra Euskararen Astea antolatu dute Urduñako hainbat talde kulturalek eta Udalak. Bertan, aisialdia euskara hutsean disfrutatzeko aukera izango da. Horretarako hainbat ekintza antolatu egin dira.
Apirilaren 13an,haurrentzako ipuin-kontalaria eta jolasak egongo dira Udal liburutegian, arratsaldeko 17:00etan.
Haurrekin jarraitzeko, hurrengo egunean, txotxongilo tailerra izango da,Udal liburutegian, arratsaldeko 17:00etan.
Helduen txanda heldu da eta txotxongiloen ostean”Bestela ondo... ezta? Antzerki-saioa izango da.Arratsaldeko 18:30etan Kultur Etxeko areto nagusian.
Apirilaren 15ean, 17. Korrika pasatu egingo da herritik goizeko 5:00etan , beraz kirolariei eta animatzen diren guztiei , korrikaren ostean txokolatea eta bizkotxoak hartzeko deia luzatu egin die Mugalde Kultur Elkarteak.
Hauxe da korrikak egingo duen ibilbidea: Barrerilla,hilerria, suhiltzaileak,Burgos kalea,Foru plaza, Gran Via, Antigua etorbidea, Foru Plaza, Kale Zaharra.
Umeek ere egun horretan Korrika txiki egingo dute herrian zehar eta arratsaldeko 15:30etan aterako dira. Ondoren 17:00etatik aurerra Korrika eguna disfrutatzeko aukera egongo da Foru plazan, bertan txokolatea, jolasak eta herri kirolak egongo dira.
Apirilaren 16an Euskal ezkontza ospatu egingo da Foru Plazan, Berbalagun taldearen eskutik.Ondoren triki-poteoa egingo da eta jarraian Herri-bazkaria antolatuko du Gazte asanbladak Frontoian.
Tiketak salgai egongo dira: Euskara Zerbitzuan, Mugalden eta Marrazki tabernan. Arratsaldeko 18:00etan Erdizka Lauetan taldea izango da Foru Plazan.
Euskara astea bukatutzat emateko Donostiarako autobusa jarriko da Korrikaren amaiera ikusteko.Autobusa Urduñatik goizeko 9:00etan aterako da eta itzulera 19:00etan Donostiatik izango da. Izena emateko, Euskara Zebitzuan, Mugalden eta Marrazki tabernan.
Horretaz aparte, eguerdiko 13:00etan sagardotegi ibiltaria egongo da Foru Plazan, bertan, bertsolariak, trikitrixa, sagardoa...egongo dira.