Atzo, martxoak 8, eta urtero bezala, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zen Euskal Herriko herri askotan. Urduñan, hain zuzen ere, aldarrikapen eguna izan zen eta emakumearen eskubideak defendatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko deia luzatu zen.
Egun osoan zehar hainbat ekitaldi egon ziren, horietariko bat Udalak, Loraldi elkarteak eta Adi Emakumeak taldeak eguerdian antolatutako elkarretaratzea izan zen. Bertan hogei lagun inguru bildu ziren emakumearen eskubideak defendatzeko. Ondoren bazkaria egin zen Bainuetxean .
Egunari amaiera emateko Bilboko manifestazioara joateko deia luzatu zen.
Aldarrikapenekin jarraitzeko, emakumearen astearen barne, aste honetan zehar hainbat ekitaldi egongo dira hala nola, ipuin kontalaria, antzerkia...