Urtero legez emakumearen astea ospatu egingo da martxoaren 3tik 13ra arte Urduñan. Aurten Udala, Loraldi elkartea eta Adi emakume taldeak elkartu dira aste honetan emakumearen inguruko hainbat ekitaldi egiteko, hala nola, hitzaldiak, antzerkia, ipuin kontalaria, zine-foruma besteak beste.
Asteari hasiera emateko, martxoaren 3an ,arratsaldeko 19:00etan Zaloa Ibeas, LAB sindikatuko emakume arloko arduradunaren eskutik "emakumea eta urritasuna"hitzaldia izango da Kultur Etxean.
Martxoaren 5ean goizeko 10:00etan Bertako produktu azoka antolatuko da, Foru Plazan. Ondoren 12:00etan Loraldi elkarteko oleo-pintura erakusketa izango da Kultur Etxean.
Martxoaren 7an arratsaldeko 18:00etan zine-foruma egongo da Kultur Etxean, Julie Taymorrek zuzendutako FRIDA KHALO filmarekin.
Emakumeen nazioarteko egunarekin bat egiteko martxoaren 8an eguerdiko 13:00etan Udaletxeko arkupeetan elkarretaratzea izango da.Ondoren, 14:30etan Bainuetxean bazkaria egongo da. Aldarrikapenekin jarraitzeko Bilboko manifestatziora joateko deia luzatu egin da. Manifestazioa arratsaldeko 19:30etan aterako da Arriagatik.
Martxoaren 9an arratsaldeko 19:30etan helduentzako ipuin-kontalaria, "Emakumeak munduan" egingo da Kultur Etxean.
Martxoaren 11an arratsaldeko 19:00etan antzerkia: "La casa" izango da Kultur Etxean.
Azkenik eta asteari amaiera emateko martxoaren 13an goizeko 10:00etan ibilalditxo bat egingo da herritik, ondoren, dantza poteo izango da eguerdiko 13:00etan.