Udalak argitaratzen duen Zikoina aldizkarian berri eman duenez hilabete honetatik aurrera ur-zerbitzuaren fakturak euskaraz jasotzeko aukera emango du. Beraz, interesa duenak telefono zenbaki honetara deitu beharko du: 902250270 edota www.aquagest.es web gunera sartu beharko da.
Izan ere, Urduñako Udalak ur zerbitzua kudeatzen duen enpresaren kontratazioa aldatu berri du. Orain arte Ansa enpresak kudeatzen zuen zerbitzua eta urte honen hasierarekin Aguagest enpresari eman dio hiriko ur zerbitzua kudeatzeko eskumena.
Enpresa aldaketa honekin orain arte bizilagunek jasotzen zuten faktura eredua aldatu da. Lehen elebitan jasotzen zuten faktura orain, aldiz, erdara hutsean.