Gabonetako azokak ateak ireki ditu

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria 2010ko abe. 20a, 00:02

Gabonak heltzear daude, eta urtero bezala Mugalde Kultur Elkarteak azoka antolatu du. Bertan askotariko elkarteen materiala eskura dezakegu, hala nola, Korrika, Araba Euskaraz, Elkar edo Txalaparta. Diskoak, jantziak, haurrentzako jokoak, liburuak, agendak, egutegiak eta abar luze bat salgai egongo dira urtarrilaren 5era arte. Azokako ateak pasa den 18an ireki ziren eta honako ordutegia izango du Gabonetan zehar: Abenduak 20,21,22 eta 23 eta urtarrilak 3, 4 eta 5: arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Abenduak 24: goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 20:30era

Gabonak heltzear daude, eta urtero bezala Mugalde Kultur Elkarteak azoka antolatu du. Bertan askotariko elkarteen materiala eskura dezakegu, hala nola, Korrika, Araba Euskaraz, Elkar edo Txalaparta. Diskoak, jantziak, haurrentzako jokoak, liburuak, agendak, egutegiak eta abar luze bat salgai egongo dira urtarrilaren 5era arte. Azokako ateak pasa den 18an ireki ziren eta honako ordutegia izango du Gabonetan zehar: Abenduak 20,21,22 eta 23 eta urtarrilak 3, 4 eta 5: arratsaldeko 17:30etik 20:30era. Abenduak 24: goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:30etik 20:30era Bestalde, aste kulturala antolatuko da azokaren programazioaren barruan abenduaren 27an, 28an eta 30ean.. Abenduaren 27an arratsaldeko 19:00etan Sokaide diskoaren aurkezpena. Abenduaren 28an arratsaldeko 19:00etan Euskal Memoriari buruzko hitzaldia. Abenduaren 30ean arratsaldeko 19:00etan Julen Arzuagaren liburuaren aurkezpena (La maza y la cantera). Aukera polita da Gabonetako opariak erosteko eta prestatutako ekintza kulturalez gozatzeko. Ez galdu aukera!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide