Atzo, azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna izan zen eta Urduñan hainbat ekintza egin ziren eraso matxisten amaiera aldarrikatzeko. Alde batetik, udalak goizeko 11:00etan kontzentrazioa egin zuen udaletxearen azpian,"emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, tolerantziarik ez " lelopean.
Beste aldetik, Adi emakume taldeak ere arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioara joateko deia luzatu zuen,"biolentzia matxistarik ez" lelopean. Eguraldi kaskarra izan arren hainbat lagun bildu ziren aldarrikapen egun honi amaiera emateko, 30 bat bertaratu baitziren. Goizean ere antzeko kopurua izan zen udalak deitutako elkarretaratzean.
Horretaz aparte, egun osoan zehar emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazio-kartelak izan ziren alde zaharrean.