Oiakue Azpiri: "Jostailuak, berez, ez dira onak edo txarrak, haien egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da"

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria 2010ko aza. 17a, 14:13

Aiaraldea.com Urtxintxa Eskolako Oiakue Azpirirekin harremanetan jarri da, ostegunean Urduñan izango den hitzaldiari buruz mintzatzeko. Hitzaldia jostailuak zentzuz aukeratzeko aholkuei buruz izango da, eta ikusita Gabonak heltzear daudela galdera batzuk proposatu dizkiogu. Beraz guraso diren eta ez diren guztiei dei egin die ostegunean arratsaldeko 18:00etan Urduñako Kultur Etxetik pasatzera. Gaineratu duenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

 

Aiaraldea.com Urtxintxa Eskolako Oiakue Azpirirekin harremanetan jarri da, ostegunean Urduñan izango den hitzaldiari buruz mintzatzeko. Hitzaldia jostailuak zentzuz aukeratzeko aholkuei buruz izango da, eta ikusita Gabonak heltzear daudela galdera batzuk proposatu dizkiogu. Beraz guraso diren eta ez diren guztiei dei egin die ostegunean arratsaldeko 18:00etan Urduñako Kultur Etxetik pasatzera. Gaineratu duenez, haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

 

Zein da jostailuen garrantzia haurren heziketan?

Jostailuak jolasaren euskarriak dira. Tresna fisikoa da, funtzio zehatz baterako  egina edo umeak espontaneoki bilakatua. Jolasen bitartez, haurrek, jostailuek indartzen dituzten gaitasun eta balioak bereganatzen dituzte. Bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikusten dituzte. Jostailuak, berez, ez dira onak edo txarrak, haien egokitasuna ematen diogun erabileraren araberakoa izango da. Jolastuz eta jostailuak erabiliz, berezko generoari dagozkion ezaugarriak ezagutuko dituzte neskek zein mutilek. Jostailua, heziketarako tresna garrantzitsua den momentutik , ezinbestekoa da eskaintzen, onartzen eta indartzen ari garen ereduen analisi kritikoa egitea.

 

Gurasoek zein irizpide hartu behar dute kontuan jostailua erosterakoan?

Osteguneko tailerrean honen inguruan sakonduko dugu baina laburbilduz ondorengoak aipatuko nituzke:

·        Haurraren adina eta gaitasunak kontuan hartzea.

.         Haurraren ekintzak, irudimena eta gaitasunak sustzatzen dituena.

·        Sexu eta rol estereotipoak errepikatzen ez dituztenak aukeratzea.

·        Jostailu belikoak edota jarrera bortitzak bultzatzen dituzten jolasak ekidin.

·        Bizitzarako eredu anitzak bilatu.

·        Interesgarriak, erakargarriak eta atseginak diren jostailuak izatea komeni da, bakardadean zein beste haurrekin jolastekoak direnak.

·        Heldu eta haurren arteko elkarrekintzan esanguratsuak diren jostailuak eskaini.

·        Erosten dugun jostailua haurrarentzat ziurrra dela bermatu behar dugu, noski.

·        Azkenik hizkuntzak badu bere garrantzia. Euskara erabiltzen duten jostailuak erostea gomendatzen dugu. Hizkuntzaren trasmizioa bermatzeko beste bide bat da.

 

Zein balio trasmititzen dira jostailuen iragarkietan?

Oso iragarki ezberdinak daude eta osteguneko tailerrean jostailuen katalogo batzuk izango ditugu esku artean. Orokorrean panpinak agertzen diren orrialdeak larrosak dira eta autoenak urdinak. 2010. urtean iragarkiek neskek eta mutilek zertara jolastu behar duten esaten jarraitzen dute, koloreen edo agertzen diren haurren ereduen bidez. Iragarkiek, beraz, genero esterotipoei erantzuten diete. Euskaraz sortutako jostailuen presentzia oso txikia da eta beste jatorri kultural bateko haurrik ez da agertzen. Iragarkien helburua kontsumoa da, eta horrek ere hausnarketarako aukera ematen du.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide