Aste honetan Grabatuen V. Txapelketaren erakusketa izango da Kultur Etxean. Ordutegia astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da. Erakusketa honek txapelketaren irabazleen obrak biltzen ditu, guztira 29 obra daude ikusgai 62 partaideek aurkeztutakoen artean aukeraturikoak.
Hauek izan dira sariak: 1200 euro irabazlearentzat eta 1. eta 2. accesitentzat 600 euro.
1. saria: Cristina Gutierrez Meurs , Bilbokoa.
1. accesit: Oscar Valero Saez, Madrilekoa.
2. accesit: Maria Pumar, Buenos Airesekoa.
Erakusketa hau aukera ezin hobea da teknika ezezagun honen berri izateko:
Grabatua inpresio teknika bat da. Matriz izeneko gainazal gogor baten gainean irudi bat marraztean datza. Marratutako xaflaren gainean tinta jartzen da eta beste gainazal batekin (papera, oihala…) kontaktuan irudia inprimatu egiten da.