Hispanitate Eguna ospatzen da gaur Espainiako Estatuan; hori dela eta, protesta gisa, Urduñako hiritar talde batek ikurrina balkoietan eskegitzeko deia luzatu zuen, “jai egun inposatu honen gainetik gure euskalduntasuna adierazteko”.
Hala, deialdi horri erantzunez, gaur hainbat ikurrina ikus daitezke Urduñako balkoietan.