Urduña hiriak hilabete osoan zehar Europako Ondare Jardunaldietan parte hartuko du, “Mas allá del arte” lelopean. Jardunaldien helburu nagusia hiri osoan dauden erretaulak ezagutaraztea izango da.
Jardunaldien hasiera, gaur, urriaren 7an, izango da Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean. Juan de Urdanegui jeneralari buruz mintzatuko da Maria Rosario Porres hizlaria.
Hurrengo astean, urriak 14ean,“Nuestros retablos: un tesoro a descubrir” izeneko solasaldia izango da Kultur Etxean Itziar Aloriaren eskutik.
Jardunaldi hauek Urduñako ikasleak ere kontuan hartu nahi dituzte; horregatik urriak 8an eta 15ean Santa Mariako Elizan gaiari buruz hausnartu ahal izango dute.
Bestalde, asteburuan bisita gidatuak egiteko aukera izango da. Urriaren 16an eta 17an hiriko erretaulak ezagutzeko Fernando Bartolomé izango da hizlari.
Interesaturik dagoen jendeak Turismo Bulegora deitu beharko du, 945384384 telefono zenbakira. Taldeak 35 lagunekoak izango dira.