Tubacex-Aceralavako enpresa batzordea osatzen duten STAT, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek, hainbat mobilizazio iragarri dituzte enpresak uztailean kaleratutako behargin bat berriz hartu dezan.
Langilearen kaleratzea erdi mailako arduradun batekin izandako eztabaida baten ondorio dela diote sindikatuek, eta gehiegizkoa eta proportziorik gabekoa deritzote. Enpresak berak baliogabeko kaleratzea dela aitortzen duela ere azpimarratzen dute.
Presio-neurri gisa, hainbat egunetan txanda bakoitzean ordubeteko lanuzteak izango dituzte: urriaren 1, 4, 5, 6, 7, 8, 13, 14, eta 15erako hain zuzen ere lanuzteak izango dira, auzia konpontzen ez bada behintzat, goizeko hamarretatik hamaikak arte, arratsaldeko seietatik zazpiak arte, eta gaueko ordu batetik ordu biak arte. Honetaz gain, kontzentrazioak deitu dituzte enpresa kanpoan gaurko eta ostegunerako 13:00etatik aurrera.