Iragan ostegunean 26 eta 19 urteko gizonak atxilotu zituzten Urduñan, etxe eta auto batzuetan lapurtu omen zutelako.
Lapurretak ostegun goizean gertatu ziren goizeko hamarrak aldera. Ustezko lapurrak etxe batean sartu zirenean Ertzaina batek abisua eman zuen.
Agente batek aipatu zuen patruila egiten ari zirenean etxe bateko atearen sarraila hautsita ikusi zutelaeta susmo txarra hartu ziotela.Ondoren ikusi zituzten bi pertsona etxe barruan.
Hauek ez ziren izan ostegunean eman ziren lapurreta bakarrak. Urduñako Getxa auzoan aparkaturiko bost ibilgailuetan gauza mordo ebatsi zituzten.
Atxilotutako pertsonei ostutako materiala atzeman zieten. Bi atxilotuek zigor-aurrekariak zituzten, hau dela eta epaitegiaren esku utzi zituzten Ertzainek.