Urtero bezala eta Antiguako ama birjinaren koroatzea gogoarazteko, ekintza desberdinak burutuko dira lau egunetan zehar. Urduñako jaiak maiatzean ospatzeaz gain, irailean ere Koroatze jaiak antolatzen dira.
Burutuko diren ekintzen artean adierazgarriak dira Marmitako Txapelketa eta Iñaki Plaza eta Jon Garmendiaren kontzertua.
Gogoratzekoa da Otxomaioetan eguraldia izan zela eta bertan behera gelditu zela kontzertua, beraz atzeratu egin dute ostiral honetarako.
Hona hemen prestatutako egitaraua:
Osteguna, Irailak 2.
22:00etan; Gernika Plazan HAURRENTZAKO ZINEMA
Ostirala, Irailak 3.
22:00etan; Foru plazan IÑAKI PLAZA ETA ION GARMENDIAREN kontzertua
24:00etan; Foru plazan, DISKO DANTZALDIA
Larunbata, Irailak 4.
10:00etan; Foru plazan, VIII. MARMITAKO TXAPELKETA
12:00-14:00 eta 17:00-20:00; Foru plaza, PUZGARRIAK eta haurrentzako JOLAS PARKEA
16:00etan; Arbieto jolastokian, PAINTBALL eta JUMPING
17:00etan; Arbieto Futbol Zelaian, Urduña Hiriko VI. futbol-txapelketa.
18:00etan; C.F. Trapagaran- S.D. Arbuio
19:30etan; C.D. Orduña- S.D. Arbuio
20:30etan; C.F Trapagaran- C.D. Orduña
19:30etam; Txalogorri txarangak hiriko kaleak animatuko ditu
22:30-02:30; Foru plazan, LEYENDA taldearen dantzaldia
Igandea, Irailak 5.
11:00etan; Antigua Santutegian, meza
12:00etan; Erraldoi eta Buruhandien kalejira
13:30etan; SANTA ZEZILIA bandaren kontzertua
19:00etan; Foru plazan, KALE ANTZERKIA: "ELLAS BAILAN SOLAS" emanaldia, Pikor Teatro taldearen eskutik