Datorren igandean Santiago eguna ospatuko da Urduñan. Urtero bezala hainbat mendizale eta herritar Txarlazo mendira igoko dira usadioari jarraituz. Martxa honetan Urduña eta Losako biztanleak elkartu ohi dira eguna ospatzeko.
Txarlazo Mendi Taldea egun honen antolakuntzaz arduratzen da eta hainbat ekintza burutzen ditu mendian. Aurtengo programazioak igoera herrikoia izango du goizeko bederatzi eta erdietan, Foru Plazatik abiatua. Ondoren, hamabi eta erdietan meza egingo da Antiguako Ama Birjinaren monumentuan.
Honekin batera musikaz, txosnaz eta umeentzako jolasez gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz anima zaitez egun ederra pasatzera Gorobel mendizerrako inguru ikusgarrian.