Euskara bultzatzeko asmoarekin uda honetarako jarduera berri bat antolatu du udaleko euskara batzordeak, postal-lehiaketa alegia. Lehiaketak postal bat euskaraz idaztea du helburu. Lehiaketaren baldintzak hauexek izango dira:
- Postal-lehiaketan parte hartzen duenak euskaraz idatziko du.
- Postalak Urduñako Turismo bulegora bidaliko dira edozein lekutatik. (Turismo bulegoa. Foru plaza, 3. 48460 Urduña)
- Lanak 2010eko irailaren 30a baino lehen bidali beharko dira.
- Gaia librea da. Baloratzeko: euskara maila, orijinaltasuna…
Sariak hiru kategorian banatuko dira: 0-9 urte, 10-15 urte eta 16tik aurrerakoak. Lehiaketaren sariak euskarazko materiala izango dira.
Informazio gehiago Urduñako Kultur Etxeko Euskara Zerbitzuan edota liburutegian eskuragarri izango da.