Urtero bezala badator berriro ere San Joan egunarekin batera Akelarrea. Gau magiko horretan sorginak , eta akerra protagonistak izango ditugu Urduñan. Hainbeste entsegu egin ostean sorginak badaude prest akelarreari hasiera emateko eta beraz aukera paregabea izango da dantzaldiaz, parrilladaz , musikaz eta giro magikoaz gozatzeko.
Akelarrea gaueko hamar eta erdietan hasiko da Txoperan, baina lehenago sorginek akerrak eta beste pertsonaia batzuek kalejira eta trikipoteo egingo dute herria sorginduz, ondoren kalejira Txoperara abiatuko da bertan txalapartarekin batera akelarreari hasiera emango da.
Ikuskizun harrigarri hau Urduñako Gazte Asanbladak antolatu egiten du, beraz ez galdu aukera eta datorren ekainak 23 pasatu zaitez Txoperatik giro apartaz gozatzeko!!!