Berriz ere martxan jarri dira Poxpolo, Mokolo eta konpainia, oraingo honetan Segi jotzen! ikuskizunarekin. Majiaz, kolorez, lagun berriez eta abesti berriez gozatezeko aukera izango da ekainetatik aurrera Euskal Herriko plaza guztietan.
Iñaki Odriozola, Mokolo izeneko pailazoa izan zena pasa den azaroan hil zen bihotzekoak jota. Euskal Herriko pailazo ezagunenak: "Txirri,Mirri eta Txiribiton", beraien "Juniorrak", "Potxin eta Patxin", "Gari, Montxo eta Joselontxo", "Hipo eta Tomax", "Pirritx, Porrotx eta Marimotots" eta "Poxpolo" bere konpainiarekin Tolosan izan ziren Mokoloren omenaldian pasa den apirilean.
Oraingo honetan berri on batekin dator konpainia, berriro ere emanaldiak ematen hasiko dira plazaz plaza, beraz ez galdu aukera, ekainaren 18an arratsaldeko 19:00etan Urduñan ikusgai izango ditugu pailazo dibertigarri hauek.