Asteburu honetan Urdintxu mendi taldeak eskola publikoko IGE-ren laguntzaz ikasturteari amaiera emateko kanpaldia antolatu egin du. Eguraldia izan dela eta, mendira kanpatzera joan beharrean, eskolan bertan gelditu dira asteburu osoan. Bertan hainbat ekintza antolatu dira, hala nola, mendiko irteera, tailerrak, eskulanak egiteko txokoak, papiroflexia tailerra...besteak beste. Kanpaldiak gosaria, bazkaria, afaria eta lo egiteko aukera izan du barne. Guraso askok karabanak eraman dituzte lo egiteko, beste batzuk gimnasioan gelditu dira.
"Ekintza hau aurrera eramateko zuzendariaren, irakasleen eta guraso guztien laguntza ezinbestekoa izan da " aipatu du Ramonek, IGE-ko kideiak.
Urdintxu mendi taldea gurasoek antolaturiko aisialdirako taldea da eta kurtso osoan zehar umeentzako kanpoko ekintzak antolatzen dituzte, patinajea, futbola, tenisa, errugbia... dena doan eta Urduñako haur guztientzako zabalik, nahiz eta Herri Ikastetxekoak ez izan. Gurasoen artean, bakoitzak bere gaitasunak erabiltzen ditu ekintzak aurrera ateratzeko: batzuk musika jotzen, beste batzuk kirolarekin…