Adi emakume taldeak Ehne sindikatuaren laguntzarekin hilabete honetarako lore arte ikastaroa prestatu du. Atzo ikastaroaren lehenengo saioa izan zen kultur etxean arratsaldeko 18:00etan eta parte-hartzea oso handia izan zen, 17 lagunek parte hartu baitzuten. Lehenengo saio honetan loreak zaintzeko eta lore-sortak edota zentroak egiteko hainbat teknika azaldu zituen hizlariak.
Hurrengo bi saioak ekainaren 16an eta 23an izango dira, hauek ikasitako guztia praktikan ipintzeko aukera paregabea izango dira.