XXIII. Emakumeen Bira Urduñan erabakiko da

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria 2010ko mai. 31a, 13:47

Azken urteetan bezala, aurten ere Iurreta XXIII. Emakumeen birak Urduñan izango du azken etapa. Txapelketa ekainaren 10ean Iurretatik abiatuko da eta ekainaren 13an izango du azken helmuga Urduñan, tartean bost etapa izango ditu lau egunetan zehar: Ekainaren 10ean Iurretan hasiko dira txirrindulariak eta Iurretan bertan amaituko dute 84,6 km egin ondoren. Ekainaren 11an Lekeition hasi eta bukatu egingo dute 93 km egin ostean.

Azken urteetan bezala, aurten ere Iurreta XXIII. Emakumeen birak Urduñan izango du azken etapa. Txapelketa ekainaren 10ean Iurretatik abiatuko da eta ekainaren 13an izango du azken helmuga Urduñan, tartean bost etapa izango ditu lau egunetan zehar: Ekainaren 10ean Iurretan hasiko dira txirrindulariak eta Iurretan bertan amaituko dute 84,6 km egin ondoren. Ekainaren 11an Lekeition hasi eta bukatu egingo dute 93 km egin ostean. Ekainaren 12an etapak bi sektore izango ditu, goizean Elorriotik Elgetarako 5,9 km dituen kronoigoera izango dute eta arratsaldean Iurreta eta Zuiaren arteko 81,5 km dituen etapa lehiatuko dute. Azkenik ekainaren 13an tropela Urduñatik atera eta 126 km egin eta gero, La Antigua etorbidean izango dute azkenengo helmuga.

Txapelketa honek emakumezkoen txirrindularitzan europa mailan garrantzi handia du, parte hartzen duten emakumeen artean, Emma Johansson suediarra, Judith Arndt alemaniarra, Nicole Cooke britaniarra, Noemi Cantele, Tatiana Guderzo eta Monia Baccaille italiarrak,  Rochelle Gilmore austrialiarra eta Claudia Haüsler alemaniarra izango dira, guzti hauek UCI sailkapenean lehen 20 postuen artean  daude. Hauetaz gain, Hanka Kupfernagel, Mirjam Melchers, Edita Pucinskaite eta Anna Sanchís bezalako txirrindulariak ere kontuan hartzekoak izango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide