Hilabete honetan eta datorren ekainaren 6a bitartean, ziza zurien garaia denez gero, Urduñako perretxikoen jardunaldien 3.edizioa ospatuko da.
Jardunaldiei hasiera emateko Kiko Kastresana mikologian aditua perretxikoei buruzko hitzaldia egin du Kultur Etxean arratsaldeko 19:30etan.
Kastresana adituak, ziza txurien gaineko hainbat puntu interesgarri jorratu ditu, hala nola, perretxikoak antzemateko ezaugarriak, zelan bereizi ziza hauek antzekoak diren beste batzuengandik eta zein lekutan topa ditzakegun. Horretaz aparte zizak modu egokian mozteko teknika orokor batzuk azaldu ditu.
Ondorengo hiru asteburuetan hamabi taberna eta jatetxetan aukera izango dugu perretxikoz eginiko pintxo eta bazkariak dastatzeko.
Jardunaldietan ere pintxoak egiteko bi sukaldaritza tailer eskainiko dira.Lehenengo aukera bihar izango dugu arratsaldeko 19:00etan 'Peña la Barca' txokoan. Hurrengo ikastaroa hurrengo ostegunean, gaur zortzi, egingo da Romulo jatetxean.
Tailerrera eta ondorengo dastaketara apuntazteko 945384384 telefonora deitu, prezioa 10 eurokoa izango da.