Urduñarrek otxomaio jaiei jarraipena eman diete Mexikorekin Kultura-Truke jaialdiaren inaugurazioarekin. Horrez gain egun osoan zehar hainbat ekintza egin dira, mexikar sukaldaritza klasea, Paul Salbidegoitiaren eskutik, La Dolorosa (Folk-Mexiko) kontzertua. Bestalde, Iñaki Plaza eta Ion Gremendiaren kontzertua (Folk-Euskal Herria), Kompadres Muertos (Rock ranchero-Mexiko) kontzertua eta Dj Mex eta Disko Dantza egitekoak baziren ere, eguraldi txarrak eragindako ekipo arazoak zirela medio bertan behera geratu ziren .
Bestetik, zaharren eguna ospatu da bazkari batekin. Bazkaria Gernika Plazan egitekoa zen baina eguraldi txarra zela eta Adinekoen Gizarte Etxean burutu da azkenik.