Otxomaioei hasiera eman die gaur Kultur Etxean ireki den “Villa – Zapata: Espejo de una Revolucion” erakusketak. Bertan 42x52 zentimetroko 32 argazki ikusgai egongo dira maiatzaren 7tik 16ra.
Horretaz gain, Tomas Villa Cordoba (Pancho Villaren iloba) hizlaria izan dugu, eta iraultzaren eta bere aititeari buruzko hainbat datu eman dizkigu. Aititea 1923an hil zuen gobernuak, herriaren independentzia eta aldaketa aldarrikatzeagatik.
Bestalde, maiatzaren 9an Tomas Villa Gernikako arbolara joango da, hainbat herritako gudariei egingo zaien omenaldian parte hartzeko.