Urduñako egoitzako langileak berriro ere mobilizazioetan ari dira soldataren zatikako ordainketa dela eta. Otsailean urtarrileko nominari zegokion soldata bere osotasunean jaso bazuten ere, martxoa iritsi bezain pronto, otsaileko nominari dagokion %70a jaso dute soilik. ELA eta LAB sindikatuek egoera hau salatu dute 'erabat onartezina bihurtzen ari delako'. Alkatearen eta udalaren jarrera ere kritikatu dute sindikatuek beraiek egoitzaren ardura izanik, ez dutelako langileekin bildu nahi izan eta 'alkatetzak aurpegia ematen ez duela' leporatu diote.
Martxoaren 22an, ELA eta LAB sindikatuek kontzentrazioa burutu zuten Urduñako Foru plazan egoera hau salatzeko.