Urteari bukaera emateko abenduaren 31an urtero bezala, San Silvestre krossa ospatu egingo da. Aurten parte-hartzaile guztiei mozorratzera animatzen zaie
Abenduak 24ean, Olentzerok gure herria bisitatuko du dantzariekin eta musikariekin batera. Kalejira arratsaldeko 17:00etan izango da eta Kultur Etxetik abiatuko da.
Abenduaren 23an goizean zehar Olentzerok Urduñako ikastetxe guztiak( Herri- ikastetxea, Antzinako Andra Mari Eskola, eta Haurreskola) bisitatuko ditu, Getxagoi-txistulariekin batera.
Abenduaren 21ean Alondegiko areto nagusian "Ni naiz Olentzero" ipuin kontalaria izango da. Gainera egun horretan ere, marrazki lehiaketan parte hartu duten haurrek sariak jasoko dituzte.
Urtero bezala, Gabonetako Parkea izaten da Udal-frontoian. Aurten abenduaren 28, 29 eta 30ean izango da ordutegi honetan: Goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara.