Aplikazio bat deskargatu nahi denean bezala, aplikaziora jo behar da eta bitPAYT bilatu. Behin deskargatuta, erregistroa betetzeko datu pertsonal batzuk (udalerria eta bizitokiaren helbidea) sartu behar dira.
Behin erregistroa beteta, leiho batera sartzen zara eta bertan honako hau ikusteko aukera dago: mapa bat, eskualdeko ontzi guztiak edo, nahiago baduzu, zure udalerrikoak soilik erakusten dituena, eta Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak jasotako frakzioak (organikoa, berrerabilpena, papera-kartoia, etxeko olio erabilia, tamaina handikoak, minipuntu garbiak eta errefusa). Era berean, gorabehera bat jakinarazi nahi bada, komunikazioan klik eginez edo zuzenean mapan edukiontzia edo edukiontziak hautatuta, aplikazioak aukera ematen dizu ikusitako gorabeherak edo iradokizunak bidaltzeko, baita testua sartzeko edo gaiari buruzko argazkiak gehitzeko ere. Gorabehera guztiak zerbitzuko arduradunak jasotzen ditu eta horiei ahalik eta azkarren erantzungo zaie.