Gida horren helburua da, produktuen bizitza baliagarria luzatzea, baliabideen xahuketa murriztea eta ekonomia zirkularra babestea ahalbidetzen duten tokiko saltoki eta zerbitzuei buruz herritarrei informazio praktikoa eskaintzea.
Arduraz kontsumitzeko aholkuak zein bigarren eskuko produktuak konpontzen, alokatzen eta saltzen dituzten eskualdeko establezimenduen mapa interaktiboa aurkituko dituzte gidan, besteak beste, honako arlo hauetako produktuetarako: altzariak; arropa eta apaingarriak; etxetresna elektrikoak; ibilgailuak; tresnak; edo material informatikoa.
Gida formatu digitalean kontsultatu daiteke esteka honetan.
Ekimen honen helburua da herritarrei kontsumo-eredu jasangarriagoa lortzea ahalbidetzen duten tresnak helaraztea, kontsumoa murriztean eta produktuak berrerabili eta konpontzean oinarrituta.
Gidan establezimendu berriak gehitu nahi dituzten interesdunek helbide honetara bidal dezakete informazioa: info@nerbioi-ibaizabal.eus
Kanpaina hau Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, hondakinen kudeaketa efiziente eta iraunkorra sustatzeko dirulaguntzak ezartzen dituen 1/2024 Foru Dekretuaren bidez.