Ekintzak espazio publikoetan egingo dira, eta interesa duten guztiak bertara daitezke ikustera eta parte hartzera.
Aurreikusitako egutegia:
- Arrankudiaga-Zollo – maiatzak 29, ostirala – 16:00etan – Elexalde
- Urduña – ekainak 5, ostirala – 11:00etan – Foru plaza
- Orozko – ekainak 6, larunbata – 10:30etan – Zubiaur plaza
- Etxebarri – ekainak 8, astelehena – 11:00etan – Udaletxearen aurrean (Sabino Arana 1)
Gutxi gorabehera 2 orduko iraupena.
Jardunaldietan hondakinen karakterizazio publikoa egingo da. Ekintza horrek aukera ematen du errefusaren edukia aztertzeko (edukiontzi grisa) eta, hala, ikusteko bertan bildutako zenbat material bereizi ahal izango liratekeen bilketa selektiborako gainerako edukiontzietan.
Horretarako, aurretik jasotako hondakin-poltsak irekiko dira eta materialak eskuz sailkatuko dira kategoria hauetan: materia organikoa, ontziak, papera eta kartoia, beira eta errefusa, besteak beste.
Sailkapena amaitutakoan, hondakin-mota bakoitza bere aldetik pisatuko da, behar bezala birziklatu zitekeen hondakinen portzentajea ezagutzeko aukera ematen duten datuak eskuratzeko.
Ekimen horren xedea da egunero-egunero sortzen ditugun hondakinen errealitatea herritarrengana gerturatzea eta ohitura arduratsu eta jasangarriagoak sustatzea. Herritar guztiak animatzen ditugu jardunaldietara bertaratzera, prozesua ikustera eta dibulgaziorako eta ingurumen-kontzientziaziorako jarduera horretan parte hartzera