Argentinako kaleetan antzezten bizitakoak

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Iglesias Lili 2017ko aza. 6a, 21:36

Aurten berriz ere Argentinan izan gara XV.  Santa Fe-ko eta Entre Ríos-eko umeentzako nazioarteko antzerki-jaialdian, emankizun berri batekin, hain zuzen ere, “Sokatik tiraka” edo “sokatira” izenekoa.  Astebete  irauten duen festibal honetan, antzezteaz gain, beste lurraldeetako antzerkilariak (Colombiako kideak, Perukoak….), antzezlanak eta pertsonak ezagutzeko aukera izan  ditugu. Izan ere, jaialdi hau antzerkilarien topaketa bat ere bada,  esperientzia plano ezberdinetatik bizitzea ahalbidetzen du eta esperientzia oso aberasgarria da.  Beste behin Argentinako lurraldeetatik ibiltzeko aukera izana plazer handia izan da guretzat, aurten Xabier Arbonies Jauregi eta Nerea Iglesias Lili joan gara Agerre taldearen eskutik.

Aurrera jarraitu aurretik, “sokatik tiraka” antzerkiaren deskripzio txiki bat emango dut. Panpoxa eta Panpoxon izeneko pertsonaiak ditugu antzerki honen protagonistak eta soka elementu nagusia izango da, antzerkiak ukitu klownezkoa du eta emozioz eraikita dago. Panpoxak eta Panpoxonek harremanetan dauden tirabirak agerian ipiniko dituzte, zer lotu eta askatzen gaituen irudien, mugimenduen, musikaren... bitartez islatuta. Haien grinak hitzak isilduko dituzte eta gorputzaren espresioak eta soinuak izango dira haien espresio bide. Laburbilduz, sokak antzezlana bideratzen du, bera da gidaria, une batean bukaerara iritsiz. Bukaera bat hasiera berri bat markatuko duena.

Behin antzerkiari gerturatuta, antzerki-jaialdian murgilduko gara. Jaialdiak uztailaren 17tik 23ra irauten du eta egun bakoitzean oso leku eta errealitate ezberdinetatik pasatu gara. Egunero antzeztu dugu beste talde baten aurretik, izan ere, gure antzerkiak happening izaera dauka. Antzeztu dugu La Juana areto independentean, San Carlos zine-teatroan, Monte Verako belardietan, Santo Tomeko antzeztoki munizipalean eta UPCN sindikatuko aretoan; leku bakoitzak du bere xarma eta historia. Lehenengo egunean La Juana antzeztoki independentean aritzean,  gainetik urduritasun guztiak kendu genituen. Umeak, soka ikustean, asko harritzen dira beti, eta antzezpen guztien ostean, umeak “chaaau chaaau” esatera eta gu besarkatzera gerturatzen dira, beste ume batzuk galderekin etortzen dira: Nongoak zarete? Zenbat zarete familian? Hitz egin zure hizkuntzan! eta galdera horien artean berba eta berba aritzen ginen ume zein familiekin. Argentinako umeak antzezten dugun bitartean sentitzen ditugu, izan ere, bakoitzak erabakitzen duen tokitik dinamikoki parte hartzen du. Adibidez, Monte Verako ume batek bere laguna poz-pozik besarkatu zuen esanez “ eeh, se hicieron amigos”, ….eta milaka istorio. Antzezpen guztietan kalean aritu gara, La Juanan izan ezik. Egun batean, konfusio batengatik ez genekien antzeztu behar genuela eta istorio polit bat jaio zen “ Panpoxon hizkuntza arraro eta oso zahar batean berbetan dator eta Panpoxa da bakarra lagundu ahal diona besteekin komunikatuz”, umeak aho-aho irekita geratu ziren, atento- atento. Festibaleko azkenengo egunean, festibaleko antzerkilariak denok batera antzezpen bat prestatu genuen bakoitzak egiten zuen lana kontuan hartzen, oso-oso dibertigarria izan zena.

Antzerki-jaialdia bukatzean denbora gehiago geratu ginen bertatik eta aurreko urteko harremanei agurtu eta beraiekin disfrutatu genuen, antzerkiari atseden eman genion, “clown sanador” klase batera joan ginen eta jarraitu genuen Argentina eta Uruguain zehar esperientziak bizitzen eta barrutik gauza asko inkubatzen, orain Euskal Herrian indar eta inspirazioa ekartzen digutenak.

Duela hilabete luze bueltatu ginela, eta orain, Argentinatiko ikaskuntzak antzerkian aplikatzen gabiltza eta jo ta ke entsaiatzen kutsu berri bat ematen eta aldi berean, antzerkiaren xarma mantentzen. Larunbaten, Laudion antzetu genuen eta beste 2 emanaldi ditugu Euskal Herriko unibertsitatean emango diren zientziaren astean eta jarraituko dugu antzezteko lekuen bila, antzezten jarraitzeko oso-oso gogotsu gaude eta. “Sokatik tiraka” albo batera utzita, lanean jarraituko dugu “Frontoia, begiz eta hotsez” proposamenean, oso magiko eta  berezia den antzerkia eta unibertsitatean urtero prestatzen den antzerkiari dagokionez, “ Marat-Sade” proposamen eroa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide