Espetxe politika hiltzailea

Erabiltzailearen aurpegia Irune Norris 2014ko ots. 9a, 22:17

Itsasoa gure borondatea dela imajina dezakegu, ertzean apurtzen diren olatuetako aparra itxaropena dela imajina dezakegu. Mareak, harritxoak (gure bizitzan diren aukerak) mugitzen ditu etengabe. Itsasoko ertzean eserita zaudenean zure oinak bustitzen, hartzen duzu harritxo bat eta analizatzen duzu. Atsegin zaizun zehazten duzu eta horrela ez denean, itsasora botatzen duzu. Hau gertatzen denean, behin hura askatuz, berriro ere ez duzula inoiz berreskuratuko kontzientea izan behar duzu.

Duela egun batzuk, Estatu Espainiarrak harribitxi bat kendu zigun erabateko zigorgabetasunarekin, Arkaitz Bellón. Eta, zoritxarrez, ez da kentzen digun lehena. Tristurak, amorruak, ezintasunak eta sentsazio makina batak nire gorputza ibili zuten atzo senideekin, lagunekin eta Arkaitzen ezagunekin topo egitean. Betirako nire barnean grabatuta geratuko den irudia. Euria jasan arren, kilometro asko ibili genuen Elorriora iristeko. Elkartasunez, errespetuz, amodioz eta indarrez betetako pertsonak ginen helburu finko batekin, argi uztea borrokan jarraituko dugula egoera nazkagarri honekin bukatu arte.

ESPETXE POLITIKA HONI EZ! SAKABANAKETAREKIN AMAITU!

Agur eta ohore Arkaitz!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide