Matali Crasset diseinatzaile industrialak 8ème Ciel deitutako jostailua diseinatu zuen Exquise Desing For Pleasure artistekin lan egiten duen markarako. Etxeak diseinatzaile batzuei eta besteei emakumeentzako jostailu erotikoetan pentsatzea eskatu zien eta horrela, hainbat objektu interesgarri sortu zituzten. Haien artean, Andrea Knechten Georgia lore-jostailua, Florence Jaffrainen koral baten itxura duen ohea, edota Jimmyjanen bibragailuz betetako pitxerra daude.