Love hotel bat sexu harremanak edukitzeko Japonian dagoen pribatutasuna eta diskrezioa eskaintzen duen hotela da. Kanpotik oso deigarriak izaten dira eta barrutik daukaten dekorazioa eta osagarriak askotarikoak izan daitezke: kondoiak, altzari bereziak, bibragailuak ematen dituzten makinak, eskuburdinak, mozorro-jantziak… oihanean, metroan, jolas parkean edota gaztelu batean. Hotel hauek 50ko hamarkadan sortu ziren eta 80ko hamarkadan Japoniak 30.000 baino gehiago izatera iritsi zen. Egun, herrialdeak bizitzen ari den nipoi hedabideek deitu dioten “zelibato sindromea” dela eta gainbeheran daude. Horrela, The Guardian egunkarian esaten da 16 eta 24 urte arteko emakumeen %45 ez dago sexuan interesaturik. Barrutik nolakoak diren ikusi nahi baduzue hemen bideo bat eta Misty Keaslerrek ateratako argazkiak eta gehiago jakin nahi baduzue japonismo.com orrialdean edota Sarah Chaplinen Japanese love hotels. A cultural history liburua irakurri.