Bilboko Guggenheim Museoak Niki de Saint Phalle (1930-2002) eskultore, margolari eta zinemagilearen lanak erakusten ditu ekainaren 7 arte. Niki 1960 urtean hasi zen lanean, errealista berrien lanetan agertzen zen suntsipen sortzailearen kontzeptua landuz eta ondorioz Tirs (tiroak) margolan seriea eginez. Feu à volontée eginkizunean de Saint Phalle erriflea hartu eta tiro egin zuen aukeratutako lanen aurka.
Bere lanik esanguratsuenetarikoak emakumezko eskultura koloretsuak dira (Nana deitu zituen), zeinekin emakumeek gizartean daukaten posizioa salatzen baitzuen. Bere lehenengoa Hon izena zuen eta jendea horren barruan sartzeko moduko eskultura erraldoia zen, emakume eskulturaren bagina sarbide zelarik. Barruan zinema eta taberna zituen eta sortu zuen zalapartagatik suntsitua izan zen.