XII. eta XIII. Mendeko alemaniar abadesa, buruzagi monastiko, mistiko, iragarle, mediko, musikagilea eta idazlea izan zen Hildegard von Bingen. Komentu bateko zuzendaritza hartu eta 42 urterekin agerpen bat eduki ondoren, bere irudipenak predikatzeko agindua jaso zuen, nahiz eta garai horretan emakumeek teologiari buruz idaztea debekatua zuten. Bere idatzietan mistikari, etikari, medikuntzari eta teologiari buruz idatzi zuen, baita sexuari buruz ere. Hala, Eva, oinarrizko bekatuaren errudutzat jotzen zena, errugabe zela esaten zuen eta harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkezten zituen. Bere liburuetan sexu harremanak zehaztasun handiz deskribatzen zituen, emakumezkoen gozamena oso garrantzitsua zela aipatuz. Bera izan zen emakumezkoen orgasmoaren deskribapena egiten lehenetariko bat, nahiz eta birjina zela suposatzen zen. Gainera, askok Richardis von Staden mojarekin harreman lesbiko bat izan zuela diote.